Emanaldia helduei eta umeei zuzenduta dago (umeak 5 urtetik gorakoak). Sarrerak Iratxo goxodendan daude salgai, 3 eurotan.
Bidaia magiaren historian zehar
Magiaren iraultza ikuskizuna Paraiso Antzerkiaren KunArte egonaldi artistikoan sortua da, Eusko Jaurlaritzaren eta Europar Batasunaren diru-laguntzarekin. Bertan, Asier Kidam magoak "iraganeko eta orainaldiko mago mitiko batzuen lanean inspiraturik, bidaia gogoangarria egiten du magiaren historian zehar. Denok oroimenean gordetzen ditugun ilusioak, gaurko egunera ekarriak eta sekula ikusi gabeko moduan aurkeztuak".