Inozentada arrakastatsua

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 29a, 13:04

Atzo, abenduaren 28a, Inozente Eguna zela-eta, Plaentxia.eus atariak ere umoreari keinua egin zion, hiru soraluzetar ilustreren artean asmatutako eta muntatutako albiste faltsua baliatuta. Sare sozialetan, irakurleek bizkor antzean harrapatu zuten ez zela egiazkoa. Hala ere, bistan da askoren interesekoa izan zela bromatxoa, albiste horrek 861 ikustaldi izan baititu egun bakarrean.

Egileek anonimotasuna gorde nahi dute, baina aitortu dute inozentada egitearen ideia herriaren nortasunarekin lotuta dagoela: “Soraluze, betidanik, umorez beterako herria izan delako: Zirikadak, Eztenkadak, Eibarko San Martinek Soraluzeko susedidoz bere zituen liburuak, Eibarkoekin hamar orri besterik ez lituzke bete izango… H gabeko umorea, Iñaki Linazasorok esana: Soraluze, euskal Andaluzia... Itxura denez, oraindik geratzen da jolasteko gogoa... eta baita bide horretan zeinek lagundu ere!

Gainera, kontatu dute “pentsatzeko makinak dagoeneko” badiharduela datorren urtekoarekin.