Eguneko Zentroa zabalik

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 29a, 10:22

Eguneko Zentroa zabalik, gaur.

Atzo ezkero zabalik da Eguneko Zentroa. Bertako egoiliar batek positibo eman ondoren itxita egon da, 10 egunez. Protokoloa aplikatu dute, erabiltzaile guztiei bina PCR egin dizkiete eta emaitza negatiboa jaso ondoren, berriro ere zabaldu dute zentroa.

Pozik daude Eguneko Zentroan zerbitzua berriro ere abiarazi ahal izan dutelako. Espero dute “luzerako” izatea eta berriro ere itxi behar ez izatea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.