Kabalgataren antolatzaile Beti Prest aisialdi elkarteak esplikatu duenez, “asko sentitu arren”, aurten, bertan behera laga behar dute errege kabalgata, “pilaketak saihesteko, bai kabalgatan eta baita ere erregeen eskutik egiten diren gutunen bilketan zein oparien banaketan”.
Gaineratu du espero dutela osasun egoera hobetzea eta “ea datorren urtean, 2022an, antola dezakegun errege kabalgata berria. Adore handia denoi eta mila esker zuen laguntzarengatik”.