Gaur, astelehena, Osakidetzak argitaratutako azken datuen arabera, koronabirusaren Soraluzeko semaforoa hori kolorean dago, abenduaren 20an moduan, hain justu, aurreko zazpi egunetan atzemandako positibo kopuruak baldintzatuta.
Eskualdean, behera
Hala ere, datu positiboa da abenduaren 21etik 27ra bitartean herrian positibo bakarra atzeman izana. Gainera, oro har, eskualdean ere joan den astean baino positibo gutxiago atzeman dituzte. 67 kontabilizatu zituzten abenduaren 14tik 20ra bitartean eta 44, berriz, azken zazpi egunotan.
Hona hemen datuak herriz herri:
- Eibar 29
- Elgoibar 9
- Mendaro 2
- Deba 2
- Mutriku 1
- Soraluze 1
- Debabarrena 44