Emakumea jausi da etxe barruan

Erredakzioa 2020ko abe. 27a, 14:24

Gaur goizean, erorikoa izan du emakume edadetu batek bere etxe barruan. Jaiki ezinda, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira eta leihotik sartu dira emakumeari laguntzeko.

Segurtasun Sailetik esplikatutakoaren arabera, gaur 11:15ak inguruan Baltegieta kalean izan dira suhiltzaileak, anbulantzia eta Ertzaintza. 80 urte inguruko emakume batek erorikoa izan du etxe barruan eta jaiki ezinda geratu da. Atea giltzaz barrutik itxita zuen. Hala, leihotik sartuta lagundu ahal izan diote larrialdi zerbitzuetakoek.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.