Soraluzetarren gutunak batu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 24a, 17:58

Goiz osoko jarduna egin dute Olentzerok eta Mari Domingik soraluzetarrek idatzitako gutunak batzen. Galtzagorriak ondoan zituztela izan dira kiroldegiko frontoian. Umeak txandaka gerturatu zaizkie, Kukumixoko eta Atxolin Guraso Elkarteko kideen laguntzarekin. Gutunak batuta, bi pertsonaia magikoek guztia gertu dute gauean soraluzetarren etxeak bisitatu eta opariak partitzeko. (ARGAZKIAK: KUKUMIXO-MAITE GARMENDIA; Lehen argazki sortan Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailako umeak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.