Abendua | Efemerideak V

Ubane Madera Zangitu 2021ko urt. 3a, 09:05

Pagobedeinkatuko gurutzea, Sologoeneko zentrala, Aritz Laskurain eta trena dira protagonista urteko azken efemerideen artean.

 

1989 urtean Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) eratu zuten Soraluzeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak.

Zentrala goitik behera eraberritu ondoren, sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten. Kudeaketaz EEE (Energiaren Euskal Erakundea) arduratzen zen.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

2019 urtean Soraluzeko Udalak atzera jarri zuen Pagobedeinkatuko gurutzea, konponduta.
Gurutzea okertuta zegoen aspalditik (gutxienez, XX mende erdialdetik), eta 2019ko abuztuan mugarria apurtuta agertu zen eta gurutzea lurrean.
Soraluzeko udalak gurutzea jaso zuen konpontzeko, eta urte bukaeran Iker Aldazabal alkateak eta Ramon Gallastegik, Landa Ingurumeneko zinegotziak, bere tokian ezarri zuen atzera, zuzenduta eta zuriz margotuta.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

1967 urtean Soraluze eta Gasteiz arteko tren zerbitzua bertan behera utzi zuten, betiko.
Trena Maltzagatik etortzen zen, Zumarragarakoarekin batera. Mekolalden banatzen ziren, The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company trena Gasteizera eta Zumarragara bestea.
Gasteizerako ttrena itxi ostean, handik urte gutxira Zumarragarakoa ere itxi zuten, 1971ko otsailak 28an hain zuzen.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

2014 urtean Aritz Laskurain pilotaria erretiratu zen.
Profesionaletan, aurreneko partida 2002ko uztailaren 9an jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan, Aspe enpresarekin. Batez ere binaka jokatuz nabarmendu zen: txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012). Hala ere, batez ere binaka jokatuz nabarmendu zen: txapelketa nagusian hiru aldiz izan da txapeldunorde (2008, 2010 eta 2012).

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.