Bihar, Zubi Nagusia itxita

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 23a, 18:06

Zubi Nagusia gaur, eguaztena.

Bihar, eguena, goizean goizetik itxita izango da Zubi Nagusia. Zapatuetan azoka ipintzen duten baserritarren saltokiak ipintzeko libratuko dute zubia. Izan ere, Plaza Zaharrean egueneroko azoka txikia egingo dute.

Datozen jai-egunak direla-eta, zapatuan barik, baserritarrek bihar ipiniko dituzte asteroko saltokiak. Baina bihar Plaza Zaharra azoka txikiko saltokiz okupatuta egongo denez, Zubi Nagusia egokituko dute baserritarren azokarako.

Hori dela-eta, goizean igota izango dira BBVA pareko eta Gaztetxe pareko piboteak, zubian ibilgailuak egotea eta ibiltzea galarazteko. 08:00etarako itxiko dute zubia.