2007an ipini zuten lehenengo aldiz plazan etxola, eta harrezkero, urtero gai konkretu batekin apaindu izan dute etxola eta bere ingurua. Aurten, osasun krisia dela eta, hilabete batzuetan umeei elkarrekin jolastea debekatu diete eta horren aurrean, Kukumixoko kideek jolasaren inportantzia nabarmendu nahi izan dute. Horregatik ipini dituzte jolasak txabolan eta bere inguruan: xakea, tronpa, iturri magikoa, ziburua, egurrezko zaldia, kulunka, txirrista, bola eta txirloak...
Kukumixoko kideek eskerrak eman nahi dizkiete profesionalki nahiz modu boluntarioan aurten ere Mari Domingi eta Olentzeroren etxola "mimoz" apaintzen lagundu duten herritar eta langile guztiei: udal brigadako langileei, Manu arotzari, Jon Oñederra arotzari, San Andres iturgintzari, Txisturi, Laibi elektrizitate etxeari, Arizaga baserriari, Tere Guenetxeari... "Eskerrik asko bihotzez!"