ZOZKETA: 2 sarrera bikoitz 'Bertsoa dihardu' jaialdirako

Erredakzioa 2020ko abe. 22a, 13:05

Jaialdiaren kartel iragarlea.

Plaentxia.eus-ek Bertsoa dihardu jaialdira joateko bi sarrera bikoitz zozkatzen ditu. Izena emateko epea eguenean amaituko da. Eman izena HEMEN

Domekan, eguerdiko 12:30ean, Bertsoa dihardu jaialdia egingo da antzokian (eguraldi ona bada, Zubi nagusian). Bertan, lau bertsolarik kantatuko dute: Onintza Enbeitak, Jokin Bergarak, Ane Labakak eta Amaia Iturriotzek.

Zozketan parte hartzeko epea eguenean amaituko da, eguerdiko 12:00etan, eta zozketako bi irabazleen izenak 13.00etan jakinaraziko dira webgune honetan bertan.

Irabazleek emanaldia baino ordu erdi lehenago jaso ahal izango dituzte sarrerak antzokiko lehiatilan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.