‘Bertsoa dihardu’ jaialdia domeka eguerdian

Egoitz Unamuno 2020ko abe. 22a, 13:06

Herriko bertsozale talde batek antolatuta, Bertsoa dihardu jaialdia egingo da domeka eguerdian. Sarrerak salgai daude Iratxo goxodendan.  

Domekan, eguerdiko 12:30ean, egingo da aurtengo hirugarren eta azken bertso-jaialdia herrian, antzokian (eguraldi ona bada, Zubi nagusian). Bertan, lau bertsolarik kantatuko dute: Onintza Enbeitak, Jokin Bergarak, Ane Labakak eta Amaia Iturriotzek. Gai-jartzaile lanak, berriz, Maialen Bergara eibartarrak egingo ditu. Jaialdirako sarrerak 5 eurotan eskura litezke Iratxo goxodendan edo soraluzekobe@gmail.com helbidera idatzita. Gainera, Plaentxia.eus-ek zozketa abiatu du 2 sarrera bikoitz banatzeko.

Udazkeneko bertso-tailerrean ernetako asmoa

Gabonetan jaialdia antolatzeko asmoa udazkeneko bertso-tailerrean erne zen. Tailerreko saioetako batean gai-jartzailetza landu zuten Maite Berriozabalekin eta bertan sortutako gaiak baliatuz jaialdi bat antolatzeko ideia sortu zitzailen gero zenbait partaideri. Ikastaro hartan, herriko hainbat bertsozalerekin batera, Eibarko beste hainbatek ere parte hartu zuten, tartean, Maialen Bergara eibartarrak, eta hain zuzen ere bera izango da domekako jaialdian gai-jartzaile lanak egingo dituena. Beraz, esan liteke plazentziatarrek eta eibartarrek elkarlanean osatu duten jaialdia izango dela domekakoa. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko berrogei sarrera baino gehiago saldu dituzte Eibarren.