Haurreskolako matrikulazioa, urtarrilaren hasieran

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 28a, 09:28

Umeak Haurreskolan, abenduan. Argazkia: Soraluzeko Haurreskola.

Urtarrilaren 7tik 13ra bitartean eman ahal izango dute izena Haurreskolan martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean bertan hasi nahi duten haurren familiek. 

Telematikoki eman behar da izena: www.haurreskolak.eus web orrian. Edozein zalantza izan ezkero, berriz, Haurreskolaren e-mailera idatz daiteke: soraluze.soraluze@haurreskolak.eus. 

Haurreskolatik adierazi dutenez, Gabonetan oporretan egongo diren arren, e-posta zerbitzua martxan izango dute. 

Informazio gehiago behar izanez gero, hemen klikatuta eskura daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.