Tiragomak, katapultak, arkuak, palak… denetariko jaurtiketa-tresnak erabili zituzten 1. eta 3. mailara bitarteko ikasleek I. Hezur Jaurtiketa Lehiaketan hezurrak ahalik eta urrutiren jaurtitzeko. Ikasleek eurek landutako tresnak harro tinkatu eta patio osoa jokaleku bilakatuta, bertan jardun zuten bariku arratsaldean jolasean.
Ikasleak eta irakasleak zoriondu
Barikukoa, azken asteotan ikasle-irakasleek egindako lanketaren emaitza izan zen. Izan ere, ikasleek, batetik, hezurren eta jaurtiketa tresna desberdinen inguruko informazioa irakurri dute. Horren ondoren, ikasle bakoitzak aproposen ikusi dituen baliabideak aukeratu ditu jaurtiketarako. Horrekin batera, parte hartzaileek, aukeratutako hezurraren eta eurek eraikitako tiragomaren, katapultaren, arkuaren, palaren, eta abarreko tresnen inguruko testuak idatzi dituzte.
Txapelketa egunarekin eman zioten bukaera erronka horri eta eskolak zoriondu egin ditu ikasle eta irakasle guztiak, erronka horretan egindako lan guztiarengatik!