Koronabirusa

6 positibo

Erredakzioa 2020ko abe. 21a, 13:23

Abenduaren 14tik 20ra bitarteko datuen arabera, Soraluzen 6 positibo atzeman dituzte. Beraz, berriro ere, goranzko joera hartu dute datuek, izan ere, aurreko aste osoan, positibo bakarra atzeman zuten herrian. Eskualdeko herri guztietan egin dute gora datuek.  

Gaur argitaratutako datuen arabera, astebetean herriko kutsatze-datua %127tik %177,80ra igo da. 

Eskualdeari dagokienez, berriz, Eibar eta Mendaro laranja kolorean dute kutsatze-datuaren semaforoa. 

Hona hemen datuak, herriz herri:

  • Eibar 33
  • Elgoibar 13
  • Mendaro 5
  • Deba 7
  • Mutriku 3
  • Soraluze 6
  • Debabarrena 67

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.