Hainbat heldu ere animatu ziren jardunaldira. Ekimena borobiltzeko, Kendama eta Slackline erakustaldiak egin zituzten, bertaratutakoak aho zabalik lagaz.
Atzo, zapatua, Institutuko frontoia umez bete zen. Kendama eta Slackline tailerrak antolatu zituzten, Soraluzeko Mendi Taldearen eskutik. Bi diziplinetan adituak diren Oreka elkarteko begiraldeek lagunduta, Kendama erabiltzeko trukoak ikusi eta ikasi zituzten 50 ume baino gehiagok eta goma eta soka gainean oreka galdu barik ibilzen ere probatu zuten. (ARGAZKI SORTA ATXIKITA)
Hainbat heldu ere animatu ziren jardunaldira. Ekimena borobiltzeko, Kendama eta Slackline erakustaldiak egin zituzten, bertaratutakoak aho zabalik lagaz.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.