'Demokrazia', Bateragune auziaren epaiketa errepikatzearen kontra

Egoitz Unamuno 2020ko abe. 19a, 15:45

'Demokrazia' lemapean batu dira gaur eguerdian ehun herritar baino gehiago Plaza Berrian, Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziaren epaiketa berriz egiteko hartu duen erabakiaren kontra. 

Asteazkenean hainbat eragile sindikal, politiko eta sozialek egin zuten deialdiari erantzunez,  gaur Euskal Herriko herri askotan egin dituzte Bateragune auziko epaiketa errepikatzearen kontrako mobilizazioak. Soraluzen Sare, LAB, Gure Esku eta EH Bilduko ordezkariek eutsi diote 'Demokrazia' aldarrikatzen zuen pankartari.

Azken orduotan, oihartzun handia izan du Maddalen Arzallus bertsolariak Bateragune auzian epaitu zituzten Arnaldo Otegi eta gainerako kideei elkartasuna adierazteko Gaztea irratian kantatu duen Zuekin batera kantuak.