Kendama Eguna, bihar

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 18a, 15:52

Joan den asteko Kendama Eguna.

Bihar, zapatua, Kendama Eguna egingo dute, umeentzat zein helduentzat. Batetik, kendama tailerra izango da, jolasa probatu nahi duten guztiendako. Slackline tailerra ere izango da, harekin batera. Bestetik, kendamaren profesionala den Eder Alvarezek erakustaldia egingo du. 17:00etatik 18:30era da hitzordua.

Biharko tailerretan parte hartzeko, 5-6 laguneko taldeak antolatuko dituzte eta 15 minutuz, talde bakoitza begirale batek lagunduta arituko da truko berriak ikasten. Kendama duenak eraman dezala, bestela bertan lagako diote.

COVID-19a dela-eta, ezarritako segurtasun neurriak errespetatu egin beharko direla ohartarazi dute: maskarilla derrigorrezkoa da; begirale aldaketa bakoitzean kendamak desinfektatu egingo dira eta bestelako neurriak hartuko dituzte, segurtasun distantzia gordetzeko.