Elkartasun lasterketa birtuala abiatu du Ndank Ndank elkarteak Dionewar-en kultura zentrua eraikitzen laguntzeko

Egoitz Unamuno 2020ko abe. 19a, 10:10

Ndank Ndank elklarteak lasterketa birtual solidarioa abiatu du Senegaleko  Dionewar herrian kulturgune bat eraikitzen laguntzeko. Nerea Iñurrieta plaentziatarra elkarteko kolaboratzailea da eta herritarrak gonbidatu ditu ekimenean parte hartzera (mezua barruan).   

Elkartasun lasterketa birtuala abenduaren 20a eta urtarrilaren 10a bitartean egingo da eta helburua da Senegaleko joan-etorriak dituen 8.000 kilometroak eginez dirua biltzea. Izen-emateko dortsalak 5€ balio du eta horixe izango da diru ekarpena egiteko modua. 

Lasterketan izena emateko orria ondorengoa da: https://ndankndank.kinendu.com/(Oharra: izen-ematea mugikorretik eginez gero, euskara aukeran klik egiteko mugikorra horizontalki jarri behar da).

Izena ematearekin batera, Kinendu aplikazioa jeitsi behar da kilometroak kontabilizatzen hasteko. Abenduaren 20ra frogak egiteko uakera izango da baina egun horretatik aurrera kontagailua 0tik hasiko da. 

Nerea Iñurrietaren gonbitea

Nerea Iñurrietak plazentziatarra Ndank Ndank elkartearen kolaboratzailea da eta plazentziatarrak gonbidatu ditu ekimenean parte hartzera: "Aurtengo gabonetan taldean kirol ekintza gutxi egin daitekeenez, bakoitzak nahi duenean, nahi duen beste eta nahi duen erara (korrika, bizikletan, oinez...) hartu dezake parte...Helburua guztiz solidarioa da eta ahalik eta jende gehienak parte hartzea da gure nahia, denon artean Ndank-Ndank (poliki-poliki) gure herriaren eta Senegaleko Dionewar herriaren arteko zubia indartu dezagun". 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.