Estaziñoko parkea itxuratzen

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 18a, 13:04

Azken asteotan, Plaentxi Herri Eskolako Haur Hezkuntzako 3-4 eta 5 urteko ikasleek Estaziñoko parkea langai dute proiektu modura. Asko erabiltzen dute parke hura, baina jabetu dira jolaserako elementu gero eta gutxiago dituela eta garbiketa ere behar duela. Hori ikusita, erabaki zuten, 5 urtekoek proposatuta, eurak arduratzea parkea itxuratzeaz. 

Proposamena onartu eta 3 eta 4 urteko ikasleek parkearen egoeraren diagnostikoa egin dute: zer falta den, zer dagoen txarto… Ondoren, etxetik lanerako tresnak eraman dituzte, aste honetan, Belaitzen berriak erosi dituzte eta atzo, eguena, parkera joan ziren hasierako garbiketa-lanak egitera. Helburua da guztia txukun lagatzea, falta diren jolaserako elementuak berriro ere ipintzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.