Bihar ipiniko dute karpa berria

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 21a, 08:35

Karpa apurtuta, urrian.

Bihar, martitzena, iritsiko da eta bihar bertan ipiniko dute Udalak erosi duen karpa berria. 23.111 euroko kostua izan du (BEZ barne). Urriko haizeteak apurtu zuen karparen iguala da.

Soraluzeko Udalak lehiaketa bidez erosi du herrirako karpa berria, Estalki enpresari. Lehenagoko karparen ezaugarri berberak ditu: 10 metro zabal, 25 metro luze eta 3 metro altu. 

Martitzenean ekarriko dute eta egunean bertan muntatuko dute Estalki enpresakoek. Halaber, Udal langileak ere izango dira bertan, karpa muntatzen ikasteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.