Oraingoz, bi animatu dira

Ubane Madera Zangitu 2020ko abenduaren 18a

Lehiaketara aurkeztu den balkoietako bat.

Abian da Soraluzeko Udalak antolatutako Gabonetako Motiboekin Apaindutako Balkoi eta Leihoen Lehiaketa. Oraingoz, bi herritarrek eman du parte hartzeko izena. Abenduaren 24an itxiko dute izen-emate epea. Irabazleak 100 euroko saria eskuratuko du. 

Lehiaketan balkoia edo leihoa duten Soraluzeko etxebizitzetako jabe edo errentariak diren bizilagunek parte hartu dezakete; beti ere, apainketa elementuak oinezkoentzat edo azpiegitura berarentzat arriskutsuak ez direnean.

Lehiaketan izena emateko, parte hartzailearen izen-abizenak eta balkoia edo leihoa identifikatzeko helbidea eman behar dira hauetako bide bat erabiliz:

  • Udaletxera bertaratu.
  • 943 75 30 43 zenbakira deitu.
  • www.soraluze.eus web orrialdean: https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/izen-emateak?set_language=eu

Izena emateko azken eguna da abenduak 24.

Kontuan hartuko dituztenak

Epaimahaiak honako irizpideak hartuko ditu aintzat lehiaketara aurkeztutako balkoiak eta leihoak baloratzeko orduan:

  • Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.
  • Originaltasuna.
  • Apainketaren kalitatea.
  • Armonia eta diseinua.

Sari banaketa urtarrilaren 4an egingo da eguerdiko 12:30ean Plaza Berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.