Hezkuntza Sailburua Institutura

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 17a, 12:03

Bihar, barikua, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Soraluzeko Institutura etorriko da. Soraluzeko Udaleko eta Institutuko ordezkarien laguntzarekin, ikastetxea zaharberritzeko obrak bertatik bertara bisitatuko dituzte.

Eguerdi inguruan iritsiko da Hezkuntza sailburua Soraluzera. Bertatik bertara ikusiko du estali berri duten frontoia, institutuko igogailua, ate eta leiho berriak… eta oro har, ikastetxean egindako berritze lan guztiak. 

Azken batean, Eusko Jaurlaritza da eraikinaren jabe eta erakunde horrek egin du ia 900.000 euroko inbertsioa ikastetxea zaharberritzen. Uztailaren erdialdean hasi zituzten obrak eta azaroan bukatu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.