Eguneko zentroa itxita

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 16a, 13:55

Atzo ezkero, itxita dago Eguneko Zentroa. Udalak emandako azalpenaren arabera, bertako erabiltzaile batek positibo eman du COVID-19 koronabirusean eta horregatik itxi dute zentroa. GUtxienez, 10 egunean izango da itxita.

Eguneko Zentroan positiboa atzeman ondoren, halako kasuetarako protokoloa aplikatu dute. Zentroa itxita dago eta bertako erabiltzaile guztiei PCR probak egingo dizkiete datozen egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.