Koronabirusa

Zero positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 14a, 15:44

Datu benetan pozgarria laga du azken asteburu honek herrian: 0 positibo. Are gehiago, azken zazpi egunetan, abenduaren 7tik 13ra positibo bakarra atzeman dute. Eskualdean ere, egunetik egunera, nabarmen ari da jaisten positibo kopurua; asteburuan, 37 kontabilizatu dituzte.

Azken datuen arabera, Eibar eremu gorritik irten da; horrela, une honetan, Debabarreneko herri guztiak daude eremu gorritik kanpo. Soraluzeren kasuan, kutsakortasun tasa %127koa da. Herriko semaforoa horitik berderako bidea hartzen ari dela dirudi. 

Hona hemen abenduaren 11tik 13ra bitarteko datuak, herriz herri: 

  • Deba 1
  • Eibar 27
  • Elgoibar 9
  • Mendaro 0
  • Mutriku 0
  • Soraluze 0
  • Debabarrena 37

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.