SAPAko proiektua garatzen hasteko dirulaguntza

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 14a, 09:28

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailak 25.975,43 euroko (BEZ aparte) dirulaguntza emango dio Soraluzeko Udalari SAPAren lehen eraikinerako proiektua garatzen hasteko. Laguntzaren zati batekin lurzoruaren kalitatea aztertuko dute, kutsatuta dauden ala ez zehazteko. Beste zatiarekin, berriz, pabiloiaren eraisketa proiektua idatziko dute.

2019ko otsailaren 7ko osoko bilkuran onartu zen SAPAren eta Udalaren arteko hitzarmenari esker, Gabolatseko zubitik SAPAren eraikin nagusira arteko pabiloi zatia lagapenean eskuratu zuen Udalak. 

Orain, inguru hori garatzen hasi ahal izateko dirulaguntza eskuratuko du Diputazioko Mugikortasun Sailaren eskutik: 25.975,43 euro (BEZ aparte). Udalak “egindako kudeaketari” esker eskuratu dute laguntza, Iker Aldazabal alkateak azpimarratu duen moduan. 

Metalezko egitura mantentzeko ahalegina

Jasoko dute diruarekin, batetik, aztertuko dute lurzorua kutsatuta dagoen ala ez. “Plan orokorrak jarduera industrialak izan duten eremuak lur zoru kutsakor bezala kalifikatzen ditu ondorioz edozein jarduera urbanistiko egin baino lehen ikerketa hau egin behar da lur zoruaren kutsadura maila zein den jakiteko”, esplikatu du alkateak. 11.975,43 (BEZ aparte) bideratuko dute horretarako.

Bestetik, pabiloiaren eraisketa proiektua gauzatzeko 14.000 euro ( BEZ-a aparte) bideratuko dituzte. “Gure asmoa, ahal den heinean behitzat, pabiloiaren metalezko egitura mantentzea da bertan erabilera anitzeko gune estali bat gauzatzeko”, kontatu du.

“Esan daiteke udalak beste pauso bat gehiago eman duela eremua birgaitzeko lanetan”, nabarmendu du Aldazabalek eta eskerrak eman dizkio Rafaela Romero diputatuari emandako dirulaguntzagatik. “Azpimarratu gaineratu du alkateak.