Kejak eta eskarixak

Plaza Zaharraren iluntasuna dela-eta, kexua

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 11a, 11:30

Plaza Zaharra ilun.

Plaza Zaharreko iluntasunari buruzko kexua helarazi du M.N.Z. herritarrak. Gogora ekarri du joan den urrian apurtu zirela hainbat farola, karparen kolpearen ondorioz. “Baina oraindik ez dituzte konpondu eta tabernak itxi zituztenetik, plaza ilun-ilun dago. Ez da inor egoten. Kalean dabilen jendea, Plaza Berrian egoten da, eta nik uste dut Plaza Zaharra ilun-ilun dagoelako dela”, adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.