Abendua | Efemerideak II

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 13a, 09:05

2007 urtean berrinauguratu zuten Soraluzeko Andre Mariaren Zeruratzea parrokia. Arantzazuko haitzetan (Munetako haitzak ere esaten zaie) 5 metrotako gurutze zuria, porlanezkoa ipini zuten, Soraluzeko zubi nagusitik eta beste hainbat lekutatik ikus litekeena dagoena eta Ezoziko futbol zelaia inauguratu egin zuten, besteak beste. Denak abenduan.

 

Abenduaren 8a

Egun honetan, Amabirginaren urtea hasi (1953) eta bukatu (1954) zen. Urte hori Pio XII aitasantuak aldarrikatu zuen, Maria Sortzez Garbia dogmaren mendeurrena ospatzeko. 
Urtea ospatzeko, soraluzetarrek Arantzatzuko haitzetan porlanezko gurutze erraldoia eraiki zuten, herritik ederki ikusten dena. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Abenduaren 8a

1981an inauguratu zen Ezoziako Futbol zelaia. 
Ipintza erreka estali eta lur pila handia bota ostean, 95 x 49 metroko zelaia egin zen 30 miloi pezetako gastuarekin. 
1983eko uholdeetan errekak azpiko lurrak eraman zituen eta izugarrizko zuloa egin zuen. Gero berriz konpondu zen zelaia eta gaur egun ere bertan jokatzen dute Soraluze Futbol Taldeko jokalariek. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Abenduaren 9a

1936 urtean Gipuzkoa-Bizkaia gobernadoreak Soraluzeko Udalari ohartarazi zion iheslariek utzitako etxeen alokairuak kobratzeko eskubideak militarrenak zirela. 
Soldaduek herrian sortutako gastuei aurre egiteko, Oregui zinegotziak urriko bilera batean Udalak kobratzea proposatu zuen. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Abenduaren 9a

2017 urtean, Soraluzeko Udala Sologoeneko zentralaren jabe egin zen. 
Urtebete lehenako, 2016/12/16an, Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa (Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoa) elkartea desegin zen, 27 urte egin eta gero. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Abenduaren 10a

1914. urtean, Garcia Lomas 10 zentimetroko kainoia arauzko izendatu zuten. 
6 kainoi egin zituzten Soraluzen 1898 urtean, baina itsasontzietan erabiltzeko zaharkituta zeudenez, Marina ministeritzak atzera bota zituen. 
1914. urtean, berriro onartu, eta Gerra ministeritzak itsasertzak defendatzeko erabili zituen. 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen

Abenduaren 15a

2007. urtean berrinauguratu zuten Soraluzeko Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia. 
Zaharberritze lanak XX. mende hasieran hasi zituzten, eta hainbat epetan burutu ziren. Eliza goitik behera egokitu zuten: hezetasun arazoak konpondu, argitasun gehiago eman, margotu... 

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen