Gabonetako artisau azoka zapatuan

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 10a, 10:01

Artisauak iazko azokan.

Zapatuan, herriko artisauek Gabonetako azoka ipiniko dute Plaza Zaharrean. 10 eskulangilek hartuko dute parte ekimenean, karpa handiaren faltan, karpa txikiagoekin. Jantziak, osagarriak, jatekoa… denetik egongo da aukeran. Gainera, erosketak egiten dituztenen artean, azokako produktuz osatutako sorta zozketatuko da.

Zapatuan, 10:00etarako ipiniko dituzte artisauen saltokiak, Plaza Zaharrean. 14:00ak arte egongo da erosteko aukera. Hainbatek, gainera, produktu bereziak eskainiko dituzte, diseinu berriekin egindakoak. Era berean, hainbat produktu beherapenekin eskainiko dituzte.

Duda barik, datozen Gabonei begira opariak erosteko aukera paregabea eskainiko dute herriko artisauek, herrian artean, gainera.