Bi positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 9a, 13:29

Joan den barikutik atzora arte, 2 positibo atzeman dituzte Soraluzen. Oso datu ona da, azken asteotako onena. Hala ere, oraindik orain kutsatze-kopurua ia 400etik gora dago, beraz, laranja kolorean dugu udalerriko semaforoa. Eskualdean, guztira, 46 positibo atzeman dituzte.

Jaisten ari dira COVID-19arekin lotutako kutsatze-datuak eskualdean. Gainera, joera bera ematen ari da udalerri guztietan. Edozelan ere, Debabarreneko herri batek berak ere ez du lortu oraindik kutsatze-datua berdez egotea. 

Hau da, Osakidetzak erabiltzen duen semaforoaren arabera, gorri dago Eibarren, laranjan, berriz, Soraluzen, Deban eta Mendaron. Eta hori kolorea du Mutrikuk.

Honakoak dira abenduaren 5etik 8ra arteko datuak, herriz herri: 

  • Deba 1
  • Eibar 34
  • Elgoibar 5
  • Mendaro 2
  • Mutriku 2
  • Soraluze 2
  • Debabarrena 46