Kejak eta eskarixak

"Nazkagarria da!"

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 8a, 18:03

Astea joan eta astea etorri, San Andres auzoko frontoi ingurua zikinkeriaz beteta azaltzen da. Badirudi kale-zurruterako guneetako bat bilakatu dela, eta, gainera, hondakin guztiak bertan lagatzen dituzte.

Argazkiotako batzuk zapatuan helarazi zituen Soraluzeko Udalak portaera hori salatzeko; beste argazki batzuk, berriz, gaur bertan bidali ditu I.P. herritarrak. "Nazkagarria da", esan du azken horrek. Bestalde, lehenagotik ere beste herritar batek salatu zuen Goenetxetxoko txabola azpian norbaitek beste hondakin mordo bat laga zuela botata.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.