Ez pandemiarik eta ezta eguraldi makurrik ere. Ezerk ez ditu kokiltzen Soraluzeko txistulariak. Gaur ere kalerik kale, edo kasu honetan, aterperik aterpe ibili dira, herritarrei txistuaren doinu alaia helarazi nahian. Eta lortu dute. "Egia esan, gaur jendeak inoiz baino gehiago eskertu du", esan du txistularietako batek. "Biba beraiek!", esan du, berriz, Abel Olaizola Kultura zinegotziak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.