Aste honetan, beste koska bat behera egin dute COVID-19 koronabirusaren kutsatze-datuek. Guztira, 8 positibo detektatu dituzte udalerrian; 15 izan ziren, berriz, joan zen astean eta 28 orain dela bi aste.
Eskualdeari dagokionez, joera bera ikusten da. Hala ere, aipatzekoa da lau herri, Soraluze, Eibar, Elgoibar eta Deba gorriz markatuta daudela, 500dik gorako kutsatze-maila baitute.
Hona hemen urriaren 27tik abenduaren 3ra bitarteko datuak, herriz herri:
- Eibar 77
- Elgoibar 23
- Mendaro 3
- Deba 9
- Mutriku 11
- Soraluze 8
- Debabarrena 131