Abendua | Efemerideak I

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 6a, 09:05

Atxolin Txiki.

2001 urtean talde batek azken bi megalitoak aurkitu zituen mendigaineko estazioan; 1931ean berriz, Udalbatzak Guardia Zibilaren koartelari alokairua ipini zion: 500 pezeta. Halakoak eta beste jaso dituzte Sorapedian, abenduko lehen astearen urteurrenen atalean.

1695 urteko abenduan Udalak Errebaleko ospital zaharra zaldu zuen, Errekaldeko ospital berria ekainetik onartuta zegoelako.
Saltzeko baldintza bat zen bi urteetara pobreek ospitale berrira pasata egon behar zirela... baina lanak 1701 urtean bukatu ziren.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Abenduak 1

2001 urtean talde batek (B. Barrero. I. Gaztelu. G.Mercader. L.Millán. eta M.Tamayo) azken bi megalitoak topa zituen mendigaineko estazioan: Atxolin Txiki II zista eta Frantsebaso trikuharria.

Arbasoak proiektuaren barruan, 2015 urtean Aranzadi Elkarteko teknikoek zundaketak egin zituzten Atxolingoa, eta megalito berria baieztatu zuten: zista bat zen, eta Atxolin txiki II bataiatu zuten. Gaur egun egoki identifikatuta dago.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen)

Abenduak 2

1760 urtean Pedro de Mendiolak Bartolomé de Aldazabal eta Domingo de Aguirrebeña auzoei demanda jarri zien, Ezoziako Andramariaren ermitaren kanposantuko jarlekuetatik harriak kentzeagatik.
Gaur egun kanposantua desagertuta dago.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Abenduak 2

1941 urtean, fundazioen patroiek hala eskatuta, Estatuaren Auzi Zuzendaritza Orokorrak Juan Ignacio Obiaga Fundazioaren zein Manuel Francisco de Joaristi Fundazioaren ondasunak zergetatik libre utzi zituen.

Gaur egun Juan Ignacio Obiaga fundazioa bizirik dago, eta Manuel Francisco de Joaristi Fundazioa (Juaristiren diruak), berriz, aspaldi desagertu zen.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen) eta hemen)

Abenduak 3

1931 urtean Udalbatzak Guardia Zibilaren koartela alokatzeko ekarpena urteko 500 pezetatan ezarri zuen.
Emandako arrazoien artean, kontratu-baldintzak oso estuak zirela eta Udalaren egoera ekonomikoa ona ez zela.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Abenduak 4

Santa Barbara eguna.

Soraluzeko SAPAren eta SAPAkoen patroia zenez, egun honetan SAPAko langileek jai izaten zuten: meza izaten zen eta, ostean, bazkaria.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

Abenduak 4

1599 urtean Sebastián de Jáureguik zirujauak testamentu eman zuen.
Sebastián de Jauregui honek Soraluzeko biztanleak artatuzituen aurreko urtean, izurriteak soraluzetarrak gogorren jo zituenean. Itxura denez, bera ere gaitzak jota zegoen: ...gaixorik eta ohean ...heriotzaz arduratuta--- jasotzen du agiriak.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.