Aurreikusten zen moduan, Gabonetako ospakizunei begira, arindu egingo dituzte orain arte ezarrita dauden neurri murriztaileak.
Batetik, abenduaren 24an, 25ean 31n eta urtarrilaren 1ean posible izango da erkidego batetik bestera joatea, baina bakarrik joan ahal izango da familien arteko topaketak egiteko.
Era berean, Gabon gauean eta Urtezahar gauean 01:30 arte luzatuko dute etxeratze-agindua.
Abenduaren 9an batzarra
Osterantzean, erkidegoen arteko konfinamendu perimetralek indarrean segituko dute abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra arte. Bestela esanda, ezin izango da norbere erkidegotik irten oporretara joateko, lagunekin elkartzeko edo erosketak egiteko, adibide batzuk jartzearren.
Horiek dira atzo adostu zituzten oinarrizko neurrietako batzuk. Hortik aurrera, bestelako ze neurri aplikatu erkidego bakoitzak erabakiko du. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, abenduaren 9an du LABI batzordeak hurrengo batzarra, egoera aztertu eta horren arabera ezarrita dauden neurriak mantendu, arindu edo gogortu erabakiko du.
Besteak beste, ikuskizun dago ostalariei establezimenduak edo sikiera terrazak zabaltzeko baimena emango dieten.