Behera egiten segitzen du langabeziak

Ubane Madera Zangitu 2020ko abe. 2a, 10:30

Laugarren hilabetez jarraian, behera egin du herriko langabezia tasak. Azaroan, %14,03an kokatu da eta guztira 263 langabe kontabilizatu dituzte herrian. Debabarrenean, herri  guztietan egin du behera langabeziak.

Aurtengo martxotik, herrian izan den langabe kopururik txikiena kontabilizatu dute azaroan: 263. Izan ere, abuztuan hartu zuen beherako joerari eutsi egin dio, bai hemen eta baita Debabarrenean ere.

Aldatu ez dena da Soraluzek segitzen duela eskualdean langabezia-tasarik handiena izaten, Eibarren ondoren.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Eibar          1.712          %13,44
  • Elgoibar     532             %9,62
  • Mendaro   82               %8,29 
  • Mutriku    215             %8,08
  • Deba         205             %7,69
  • Soraluze    263             %14,03
  • Debabarrena    3.009   %11,37

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.