Eusko Jaurlaritzaren proposamena bihar, eguaztena, aztertuko da, Osasunaren Lurralde arteko Kontseiluak egingo duen batzarrean; orduantxe hartuko da da behin betiko erabakia.
Bestalde, oraingoz indarrean segituko du azaroaren 6ko dekretuak, hau da, pertsonen mugikortasuna mugatzeko ezarritako neurriek.
Abenduaren 9ra arte
Bestela esanda, indarrean segituko dute honako erabakiek: Euskal Autonomia Erkidegoan eta pertsona bakoitzak bizilekua duen udalerrian pertsonak sartu-irteteko mugak; gauean 22:00ak arte zirkulatzeko mugak; jarduera sozioekonomikoari ezarritako 21:00ak arteko mugak edo ostalaritza-establezimenduen itxierak. Asteburuko zubiaren ondoren, abenduaren 9an berrikusiko dituzte neurriok.
Saltokietan edukiera muga
Gainera, neurri horiei berriak gehitu dizkiete, kasu honetan, merkataritza establezimenduekin lotutakoak, azken egunotan saltokietan ikusitako jende pilatzeak saihesteko.
Horrela, 150 metro karratutik gorako instalazio eta lokalek edukieraren ehuneko 60 baimendu beharko dute gehienez. Merkataritza-guneetan edukiera hori bera aplikatuko da solairu eta saltoki bakoitzean, bere merkataritza-azalera alde batera utzita.
150 metro karratutik bitarteko azalera duten establezimenduetan, berriz, gehieneko edukiera ehuneko 75ekoa izango da.