Asteburuan, 5 positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 30a, 16:44

PCR probak egiten Soraluzeko anbulatorioaren kanpoko aldean, joan den astean.

Barikutik astelehenera bitartean, 5 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak Soraluzen, joan den asteburuko kopuru berbera. Atzoko datua da nabarmena, 0 positibo. Gainera, kutsatze datua 1.000tik behera dago aspaldiko partez. Debabarrenean, asteburuan, guztira 61 positibo detektatu dituzte.

Debabarrenean beheranzko joerarekin segitzen dute datuek. Joan den asteburuarekin alderatuta, ia erdira jaitsi dira asteburuko positibo datuak: 61. 

Hona kopuruak, herriz herri:

  • Eibar 37
  • Elgoibar 10
  • Mendaro 2
  • Deba 2
  • Mutriku 5
  • Soraluze 5
  • Debabarrena 61

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.