Halako deiren bat jasoz gero, ez da eman behar norberaren datu pribaturik eta gertatutakoa jakinarazi behar zaio Udaltzaingoari edo Ertzaintzari.
Udaltzaingoak iruzur telefoniko baten gaineko ohartarazpena egin du. Herritar batek salatu duenez, telefono deia jaso du. Haren bitartez, COVID-19aren txertoa hartzeko aukera eskaini diote, 70 euroren truke. Esan diotenez, bihar etorriko dira txertoak ipintzera.
Halako deiren bat jasoz gero, ez da eman behar norberaren datu pribaturik eta gertatutakoa jakinarazi behar zaio Udaltzaingoari edo Ertzaintzari.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.