Aste honetan, 15 positibo

Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 14:39

PCR probak egiten, Soraluzen, atzo.

Osakidetzaren azken datuen arabera, aste honetan 15 soraluzetarrek eman dute positibo PCR probetan. Atzo atzeman zuten kopururik handiena: 7 positibo. Eskualdean, guztira, 218 positibo detektatu dituzte.

Joan den astetik hona, nabarmen jaitsi da PCR probetan positibo eman duten herritarren kopurua. 28 positibo izan ziren joan den astean eta 15 positibo, berriz, aste honetan.

Joera bera eman da Debabarrenean; azaroaren 20tik 26ra 218 positibo atzeman dituzte. Joan den astean, berriz, 489 izan ziren. Arrazoia da Eibarren asko jaitsi dela atzemandako positibo kopurua, 172 gutxiago, joan den astearekin alderatuta.

Hona hemen aste honetako datuak, herriz herri:

  • Eibar 123
  • Elgoibar 36
  • Mendaro 7
  • Deba 31
  • Mutriku 6
  • Soraluze 15

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.