Azaroa | Efemerideak IV

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 29a, 09:03
'La Euscalduna' fabrika zaharra. Argazkia: ezezaguna.

Maria Barbara de Agirre soraluzetarra kapilau egin zen, baina ezin zuenez mezarik eman, "azpikontratatu" egiten zituen. Bestalde, 1887ko azaroan, The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuten Londresen. Halakoak eta beste dakartzate azaroko azken asteko efemerideek.

Azaroaren 23

1517 urtean Pedro de Placencia harginari 390 dukat ordaindu zioten, Hastategiko gazteluan 39 horma egiteagatik. Hilabete lehenago beste 29.200 marabedi ordaindu zioten, 31 hormengatik.
Lan hauek, Hastategi tontorrean Fortaleza del Peñón de San Juan de Santa María eraikuntzarenak ziren. Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenean (1512) gotorleku zaharrak berriztu eta berriak ekiteari egin zion. Pedro de Placencia, "el castellano" eta "vecino de Placencia", izan zen hastategko maisu hargina urte batzutan.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 23

1887 urtean The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuten Londresen.
Hurrengo urtean Soraluzeko Fabrika zaharra erosi zuen 187.500 pezetatan, bertan kainoiak egiteko asmoarekin.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 23

1933 urtean Cano zinegotzi errepublikarrak Euskal Herriko mapa berriak eskoletatik kentzeko eskatu zuen, separatistak zirelako. Udalbatzak atzera bota zuen proposamena.
Mapa horiek Eusko Ikaskuntza-Socuedad de Estudios Vascos elkarteak argitaratu zituen.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 27

1833 urtean Maria Barbara de Agirre soraluzetarra (andra kapilaua) Bergaran hil zen.
1812 urtean José María de Aguirre kapilaua hil zen, eta Maria Barbara arrebak kapilautza beretzat eskatu, eta lortu zuen. Mezarik eman ezin zuenez, beste abadeei "azpikontratatzen" zizkien mezak. 1819an Kalagorriko apezpikua enteratu zenean, kapilautza kendu zion, baina Maria Barbarak auzitara jo zuen. Azken auzia, kontrakoa, 1833an bertan eman zuten, hil zen urtean.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 29

1888 urtean Centro de la Amistad elkartea zabaldu zuen.
Errabal kalean zuen egoitza, 1. zenbakian. Baliteke Liberalaren aintzindaria izatea.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 30

San Andres eguna.
Aspaldi batean, bailarako jaiak San Andres egunean ospatzen ziren, baina eguraldia dela eta aspalditik uztailaren bigarren asteburuan egiten dira.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).