Lapurreta San Andres auzoan

Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 08:19

Lapurretan egin dute San Andres auzoan. Soraluzeko Udalak jakinarazi duenez, sasiak garbitzeko makina, motozerra eta haize-makina bana lapurtu dituzte.

Atzo, eguena, gertatu zen lapurreta. Udaltzaingoak jakinarazi duenez Renault Laguna markako ibilgailu bat ibili zen ingurutik eta susmoa dute ibilgailukoak izan direla lapurretan ibili direnak.

Soraluzeko Udalak egoeraren berri emateaz bat, herritarrei eskatu nahi diete "hartu beharreko babes neurriak har" ditzatela eta norbaitek zerbait ikusten badu edo "norbaiten inguruko susmoa badaukate" zuzenean 112ra deitzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.