Momentuz, 200 bat herritarrek hartu du txanda PCRak egiteko

Erredakzioa 2020ko aza. 25a, 08:29

Atzo, martitzena, PCR masiboak egingo dituztela iragarri zutenetik gaurko 08:00ak arte, 200 herritar inguruk hartu du txanda proba egiteko. Guztira, 1.081 soraluzetar daude deituta, baina proba egitea borondatezkoa da. Txanda hartzeko: 943 03 26 44.

Gaur goizean ere emango dute txanda PCR probak egiteko. Edozelan ere, txanda hartzeko baliteke insistitu beharra izatea, telefono linea okupatuta egoteagatik.

15:00etan hasiko dira testak egiten, 19:00ak arte, anbulatorioan.

Gogoan izan 13-40 urte bitarteko herritarrak daudela deituta baheketa masibora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.