Gaurtik, erdigunea 15:00ak arte zabalik izango da zirkulaziorako

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 23a, 10:05

Furgoneta bat Zubi Ngausira sartzen. Artxiboa.

Gaurtik aurrera, erdigunea 15:00ak arte izango da zirkulaziorako zabalik. Azken hilabeteotan, eta tabernarien eskariz, 13:00etan ibili dira erdiguneko piboteak ixen, tabernariek terrazak ipini ahal izateko. Baina orain, tabernak itxita daudenez, ohiko ordutegia berreskuratuko dute.

Erdigunea ohiko ordutegian ixteaz batera, eta oraingoz, herrian egiten ari ziren grabazio guztiak bukatu direnez, Udaltzaingoak ohartarazi du berriro ere hasiko direla zaintzen Erregetxeko TAO gunea. 

Izan ere, azken hilabeteotan, aparkaleku librea izan da Erregete osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.