Izugarrizko marka!

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 22a, 11:03
Marina Gabilondo Calleja eta Miren Muguruza Garcia lehen aldiz odola ematen.

Pozik, oso pozik dago Soraluzeko Odol Emaileen Elkartea azken deialdian lortutako erantzunarekin. 40 poltsa lortzera animatu zituzten odol bankukoek eta 47 eraman zituzten, soraluzetarren eskuzabaltasunari esker. Gainera, odola lehen aldiz eman zuten gazte batzuk ere bertaratu ziren, horrek duen garrantziarekin. Barruan, Soraluzeko Odol Emaileen Elkartearen eskerroneko gutuna.

Ostiralean egin ziren odol-ateratzeak gure herrian, eta jasotako deialdiari erantzunez, gogogotsu erantzun zioten plazentziatarrek.

51 lagun bertaratu ziren Itxaropenara, eta guztira 47 odol-poltsa eraman zituzten Odol Bankukoek, izugarrizko marka bizi dugun egoera kontutan izanda. 40 poltsa lortzera animatzen gintuzten Elkartetik, eta oraingoan erraz hautsi dugu eskaera!

Aipatzekoa, bestetik, gazte batzuk ere hurbildu zirela lehenengo aldiz. Bejondeiela! Anima dezatela lagunartea hurrengo baterako!.