Azaroa | Efemerideak III

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 22a, 09:05

Fabrika zaharra. Julen Zabaleta.

Villa Alegreko markesaren ondasunak, Dolarekua etxea eta txara saldu eta hurrengo urtean han eraiki zuten fabrika, La Euscalduna. Bestalde, 1898an, hirian dagoen Itsas Infanteriako Destakamenduko soldadu gaixoak hartzeko Soraluzeko Udalak eritegi-ospitalea eraikitzea onartu zuen. Halakoak eta beste gertatu ziren azaroko hirugarren astean.

Azaroaren 17

1511 urtean herriko alkatea kexu agertu zen, inork ez zuelako nahi zinpekoa izan.
Ondorioz, ezin izan ziren betearazi alkatearen erabaki eta aginduak, herriaren kalterako.
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 17

1665 urtean José Manrique de Arana y Aranguren soraluzetarra Villa Alegre-ko markesa izendatu zuten.
Hurrengo markesak ez ziren Soraluzen bizi, baina ondasunak bazituzten Soraluzen. Adibidez, 1860 urtean orduko Villalegre eta San Millán-go markesak (Luciano Porcel y Valdivia jaunak)

Dolarekua etxea eta txara inguruko lurrak saldu zituen, Fabrika zaharra egiteko.
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 17

1898 urtean Soraluzeko Udalak eritegi-ospitalea egitea onartu zuen, hirian dagoen Itsas Infanteriako Destakamenduko soldadu gaixoak hartzeko. Azkenean, Udalak ez zuen ezer egin.
Erabakiaren arrazoia, pare bat urte lehenago zabaldutako Babesetxean Dama Mikaelak ez zuela onartzen soldadurik, agian liberalak zirelako.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 18

2018 urtean Herri txiki, infernu handi saioan Soraluzeri zegokion programa eman zuten.

2018 urtean bosgarren denboraldiari ekin zioten eta, besteak beste, Soraluze aukeratu zuten 97. saiorako.
Programan, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak hiru sarrera berri proposatu zituzten Sorapediarako: Baratza-DantzaTotal-Kruntx eta Sinatra.

(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.