0 KM KOMERTZIOAK

Mendizabal okindegia itxita

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 20a, 16:23
Herritar bat okindegira sartzeko zain. Argazkia: artxiboa.

Gaur, barikua, eta bihar, zapatua, itxita izango da Mendizabal okindegia. Langile batek koronabirusean positibo eman du; gainerako guztiek, berriz, negatibo. Hala ere, saltokia desinfektatu egin beharra dute zabaldu ahal izateko. Berez, hori eginda, bihar saltokia zabaltzeko baimena duten, baina, erabaki dute bihar ere ez dutela zabalduko, prebentzioz.

Disgustu handiarekin eta diru-galerak izan arren, domekara arte itxita izango da Mendizabal okindegia.

Atzo arratsaldean, eguena, bertako langile batek koronabirusean positibo eman zuen. Gainerako langile guztiek egin dituzte probak eta guztiek eman dute negatibo. Gainera, positibo eman duen langilea lehenagotik ere etxean zegoen, badaezpada. Eta berak ez du ogirik egiten.

Hala ere, positibo bat detektatu dutenez eta okindegia saltokia denez, zabaldu aurretik, guztia desinfektatu egin behar dute, legez. Ugazabek erabaki dute desinfektatu arren ere, domekara arte okindegia itxita mantentzea, prebentzioz.  

Ogia izango da

Mendizabal itxita egongo den arren, Leire Mendizabalek, ugazabetako batek azpimarratu nahi du herrian ez dela ogirik faltako: “Bolintxorenean, Txuritxun, Arizaganean, belardendan etaTxurrukan ogia egongo da; eurekin berba egingo dut, herritarrei ogirik falta ez izateko. Horrez gain, Gabolatseko Amparo saltokiak abisatu du berak ere izango duela ogia behar duenarentzat ”.