Koronabirusa

Aste honetan, 28 positibo

Erredakzioa 2020ko aza. 20a, 14:20

PCR probak egiten, eguaztenean, Eibarren.

Azaroaren 13tik atzora arte, herrian 28 positibo  atzeman dituzte PCR probetan, joan den astean baino 10 gehiago. Eskualdean, berriz, 489 kontabilizatu dituzte, joan den astean baino gutxiago.

Debabarrenean, aste honetan jaitsi egin da PCR probetan positibo eman duten herritarren kopurua. Hiru herritan egin dute behera datuek: Eibarren, Deban eta Mutrikun. Gainerakoetan, gora egin dute. 

Soraluzen, joan den astean baino 10 positibo gehiago kontabilizatu dituzte, gehien atzo: 7.

Hona hemen azaroaren 13tik 19ra bitarteko datuak, herriz herri:

  • Eibar: 58 / 57 / 28 / 33 / 51 / 32 / 36: 295
  • Elgoibar: 13 / 12 / 6 / 7 / 10 / 16 / 15: 79
  • Mendaro: 1 / 5 / 2 / 2 / 0 / 3 / 1: 14
  • Deba: 8 / 11 / 6 / 10 / 6 / 3 / 5: 49
  • Mutriku: 3 / 5 / 2 / 6 / 2 / 3 / 3: 24
  • Soraluze: 5 / 2 / 2 / 2 / 6 / 4 / 7: 28
  • Debabarrena: 489

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.