Santa Zezili astea eta Blues Hotsak jaialdirako gonbidapenak

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 19a, 14:03

Musika eskolako konboak./Artxiboko argazkia.

Aste berezia dute oraingo hau Musika Eskolan. Domekan, Santa Zezili eguna da, musikarien zaindariaren eguna eta hori ospatzen dihardute aste honetan. Bestalde, domekan, musika eskolako konboek kontzertua eskainiko dute antzokian, Blues Hotsak jaialdiaren barruan. Kontzertura joan ahal izateko gonbidapenak behar dira. Gaurtik eska daitezke, agortu arte, Iratxon

 

Aste honetan, bideoak grabatzen ibili dira Musika Eskolan. Musikarien zaindariaren eguna dela-eta, hori ospatzeko. Emaitza eskolako ikasleen gurasoei bidaliko diete eta Plaentxia.eus atarian argitaratuko da, guztiekin partekatzeko.

Horrez gainera, aurten ikasleei ezin dietenez txoripanik eman, musika notadun arkatz bana oparitu diete.

Domekako kontzerturako gonbidapenak

Bestalde, domeka honetan, musika eskolako konboek Blues Hotsak jaialdian parte hartuko dute, Errabal Jazz kultur elkartearen eskutik. 13:00etan eskainiko dute kontzertua, antzokian. 

Ikusleak joan daitezke emankizuna ikustera, baina gonbidapena behar da horretarako, antzokiaren edukiera murriztuta dagoelako. Gonbidapenak Iratxo dendan eskuratu daitezke, gaurtik aurrera, agortzen diren arte.