Gaur zabaldu dute ostalarientzako laguntzak eskatzeko epea

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 19a, 09:31
Txoko taberna itxita.

Gaurtik, eguena, eska daitezke itxita dauden ostalaritza establezimenduetarako laguntzak. 50 langile baino gutxiago dituzten ostalaritza establezimenduei zuzendutakoak dira Jaurlaritzaren laguntza horiek. Gaur hasi eta 15 eguneko epea dago laguntzak eskatzeko. Guztira, 30.450.000 euro bideratuko dituzte laguntza horietara.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako deialdiaren arabera, honako establezimenduek eskatu ahal izango dituzte laguntzak: sukaldaritza-arloko establezimenduak: jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak, hau da, establezimendu finkoetakoak, jendeari irekiak, janariak eta edariak modu profesionalean eskaini ohi dituztenak tokian bertan kontsumitzeko.

EAEko ostalaritza-sektorearen enpresa-egiturari dagokionez, 3 tarte ezarri dira laguntza horiek kuantifikatzeko, langile autonomoen eta besteren konturako langileen kopuruaren arabera:

  • 1-3 langileko establezimenduak (autonomoak eta soldatapekoak): 3.000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak (autonomoak eta soldatapekoak): 3.500 euro
  • 10 langile baino gehiagoko establezimenduak (autonomoak eta soldatapekoak): 4.000 euro.

Hori bai, laguntzak eskatzeko, baldintza batzuk bete beharko dira, Eskatu ahal izateko, autonomoek urriaren 25aren aurretik egon behar dute langile autonomoen erregimenean.

Laguntzak jasoz gero, behin negozioak irekitzeko baimena ematen denean, beste lau hilabete egin behar dituzte gutxienez autonomoen gizarte kotizazioa ordaintzen eta epe berean, ekonomia jardueren gaineko zergaren erregistroan jarraitu beharko dute. 

Laguntzei buruzko informazio gehiago hemen klikatuta.